Facile, rapide et gratuit

Créez votre site maintenant

Je crée mon site
Site gratuit créé sur

Jolivet Daniel artiste peintre

 

Jatorriz Quebectarra (1957an sortua), Daniel Jolivet Ziburura gonbidatua izan zen 1980an eta geroztik, Euskal Herrian egon da. Arte et komunikazio ikasketak, zinemarako formakuntza eta arte plastikoetako irakasle ordezko gisa esperientzia bat egin ondoren, 1978an erabaki zuen bere denbora osoa margolaritzari eskaintzea.

 

Hasiera batean margotzen dituen paisaietan lerro horizontalak, beti gainetik ikusiak, aldaera ematen du. Geroago, ur eremuan eta espazioan murgiltzen da, batetik bestera pasatuz abstrakzioan, eta mundu molekularrera, atomikora sartzen da, azken mundu hori mundu kosmikoaren berdina dela erakutsiz. Seinale formal batzuk erabiliz, Daniel Jolivet txiki-txikiaren edo handi-handiaren margolari figuratiboa da, pinturaren plastikotasunari esker mugimendu orotik mugitzen den energia irudikatuz.

 

Funtsean, haren lanaren ezaugarri diren kolore bakarreko azalera handiak nakarrezko eremu arinak edo etereoak dira, oso landuak. Kolorea beti hor da, muturreko kontrasteetaraino iritsiz, gorri eta beltz horiek bezala kutxen eta marrazki-moldeen garaian.

 

Grabatuan eta koloregai, urmargo zein tinta lanetan, tonuen eztitasuna hautatzen du, kutxatan ezartzen dituen kolore bakarrekoetan bezala.

 

Daniel Jolivet-ek ez die sekulan izenbururik ematen bere obrei.

 

Daniel Jolivet-ek ez du bere margolaritzari buruzko azalpenik eman nahi, margotzea, oroz gainetik oihalarekiko topaketa bat baita. Gogoak erabakitzen du noiz margotzen ahal duen, artistak daukan bitarteko plastikoen menperatze tekniko horrekin, ezustekora eramaten duena, ekintza sortzaileari egokia zaion « abandono » egoera batean. Horretarako, artista konfiantzazko disponibilitate egoera batean egon behar da, une horren magia huts ez egiteko.

 

J. P. Goikoetxea-k idatzi testua, 1978an, « Les couleurs du sud » argitaletxeak plazaratu « Ciboure un repaire d’artistes » liburutik hartua.